Gizartea -

Jazoera

Angulatan atera den gizonezko baten bila dabiltza Usurbilen

Desagertutako pertsonaren senitartekoek ez dakite ezer berari buruz duela bi egunetik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren kideak 49 urteko Usurbileko gizonezko baten bila ari dira Usurbilen bertan. Senitartekoek desagerpena arratsaldean salatu dute, Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez, bi egunez bere berririk izan gabe igaro ostean.

Desagertutako pertsonaren senitartekoek15:45ean aurkeztu dute salaketa, ez baita etxera bueltatu angulak arrantzatzera atera eta gero.

Ertzaintzaren Urpekaritza eta Txakur Unitateko kideak eta helikoptero bat Oria erreka eta Aginaga auzoa ari dira arakatzen. hain zuzen ere, gune horretan agertu da desagertutakoaren autoa gaur arratsaldean.

Aipatutakoekin batera Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioak ari dira bilaketa-lanetan. Arratsaldeko zortzietan lanak bihar goizera arte uztea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gurutze Gorria albisteak Gizartea bideoak Albisteak