Gizartea -

Ezbeharra

Hiru lagun zauritu dira Bilbon, euren autoak basurde bat harrapatuta

01:00ean izan da ezbeharra, A-68 errepidean, Zaragozako noranzkoan. Zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

500 trafiko-istriputik gora Nafarroan basurde eta oreinak tartean

2:02

Agentziak / eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun zauritu dira goizaldean A-68 errepidean, Bilbotik gertu eta Zaragozako noranzkoan, gidatzen zuten autoak basurde bat harrapatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko ordu bata aldera izan da ezbeharra, eta hiru zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Autopistako langileek hildako animalia kendu dute errepidetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bilboko azken albisteak AP-68 autobidea Animalia basatiak Errepideko istripuen biktimak Ehiza