Gizartea -

Berdintasuna

Getxoko Udalak maskulinitateari buruzko tailer bat eskainiko du

Tailerra gizonentzat zuzenduta izango da, ikuspegi feminista batetik.

Indarkeria matxistaren aurkako martxa bat, Getxon. EiTB
Indarkeria matxistaren aurkako martxa bat, Getxon. EiTB
Indarkeria matxistaren aurkako martxa bat, Getxon. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udalak feminismoari eta maskulinitateari buruzko tailer bat eskainiko du otsailean eta martxoan, gizonei zuzenduta.

Tailerra Norma Vazquez psikologoak zuzenduko du, eta maskulinitatea jorratuko du, baina ikuspegi feministatik. Sentimenduak, oldarkortasuna, indarkeria, kontrola, aitatasuna, zaintza eta "borroka bateratua" ere hizpide izango dituzte.

Saioak otsailaren 2an, 9an eta 23an, eta martxoaren 1ean, 8an eta 15ean egingo dituzte, Martikoena kaleko Ahalduntze Eskolan, 19:00etatik 21:00etara.

Izena emateko, Udalaren webgunera jo beharra dago, eta formularioa bete.

Tailerraren prezioa 5 eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Getxo albisteak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Albisteak