Donostia 2016 -

Donostia

Aldaketak zirkulazioan, Donostia 2016ren irekiera dela eta

Hasiera-ekitaldi nagusiaren egunean, urtarrilaren 23an, Maria Kristina ingurua erabat itxita egongo da.

Eneko Goia Donostiako alkatea.
Eneko Goia Donostiako alkatea.
Eneko Goia Donostiako alkatea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldiak direla eta, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako zirkulazioan aldaketak izango dira. Maria Kristinako zubia, adibidez, erabat itxita egongo da urtarrilaren 20tik 24ra, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.

Ekitaldi nagusia, larunbatean, urtarrilaren 23an, izango da. Egun horretan ingurunea, Gernikako Arbolaren eta Foruen pasealekuak eta Valentin Olano kalea barne, erabat itxita egongo da. Oinezkoek ere ezin izango dute bertatik igaro, 17:00etatik 22:00etara. Egiara joateko lurrazpiko pasabidea ere itxita egongo da, larunbatean, 17:00etatik 22:00etara.

Ordu horietan, hiriko erdigunera heltzeko moduko bakarra garraio publikoa erabiltzea izango da. Unibertsitateko eta Ilunbeko aparkalekuak erabiltzeko gomendioa luzatu du Udalak, guztira 1.250 eta 2.000 ibilgailu hartzeko prestatu daudelako, hurrenez hurren.

Gainera, Ilunbera joateko doaneko autobusak jarriko dituzte. Hamabost minuturo aterako dira Antso Jakitunaren kaletik, 17:00ak eta 22:00ak bitartean.

Horrez gain, Euskotrenek eta Renfek zerbitzu bereziak jarriko dituzte larunbatean. Dbus konpainiak ere ibilbide batzuk indartuko ditu urtarrilaren 20tik 24ra bitartean.

Ibilgailua ezinbestean hartu behar duten gidariei Udaltzaingoaren eta Donostia 2016ko antolakuntzako langileen gomendioei kasu egiteko eskaera luzatu die Udalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako azken albisteak Donostia 2016 bideoak Gaurko azken ordukoa