Gizartea -

Sutea

Sutea izan da Zumarragan, eta gazte bat konortea galduta eraman dute

Sua etxebizitza bateko sukaldean piztu da, eta suhiltzaileak atera dute 24 urteko gizonezkoa etxetik. Ospitalera eraman behar izan dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat ospitaleratu dute Zumarragan, herrian bertan gertatu den sute txiki batean konortea galdu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriaren arabera, 01:15 aldera piztu da sua, Pietate kaleko etxebizitza batean. Dirudienez, sukaldean piztu da, ke-erauzgailuan, hain zuzen ere.

Suhiltzaileak etxebizitzan sartu dira, eta bertan aurkitu dute 24 urteko gizonezkoa, konortea galduta. Zumarragako ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak argazkiak Zumarraga Albisteak