Gizartea -

Sua

Sute batek Irungo baserri baten azken solairuan kalteak eragin ditu

Suak hiru solairuko etxebizitzaren teilatuko egur batzuk ere kiskali ditu. Sutea 08:30 aldera piztu da. Adineko bi pertsona baserritik atera behar izan dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalteak eragin ditu Irungo (Gipuzkoa) baserri baten azken solairuan, Bidasoa auzoan. Adineko bi pertsona etxetik atera behar izan dituzte, Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Suak hiru solairuko etxebizitzaren teilatuko egur batzuk ere kiskali ditu. Sutea 08:30 aldera piztu da, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta sua 09:30 aldera itzali dute.

Gipuzkoako baserri batean gertatzen den hirugarren sutea da azken hiru egunetan, larunbatean Asteasun eta igandean Leintz Gatzagan gertatutakoen ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Suteak gaur Irun albisteak gaur Gaurko azken ordukoa