Gizartea -

Gertakaria

Bi lagun intoxikatu dira Bilbon, etxebizitza batean izandako sutean

Emakume bat eta gizon bat ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat eta gizon bat artatu behar izan dituzte bart Bilbon, etxebizitza batean sutea izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 03:15 aldera piztu da, San Adrian etorbideko etxebizitza batean. Bertan bizi diren bi lagunak, 57 urteko gizon bat eta 50 urteko emakume bat, ondoezik sentitu dira, kea arnastu eta gero, eta Basurtuko Ospitalera eraman dituzte.

Suteak etxebizitza horretan bakarrik egin ditu kalteak, eta ez dute eraikina hustu behar izan.

Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak argazkiak Gizartea Albisteak