Gizartea -

Fitur 2016

Guardia, Estatuko herri politenen artean

Izendapena jaso duen EAEko lehen herria da Arabako Errioxako udalerria.

Zigilua lortzen duen EAEko lehen herria da Guardia. Argazkia: Imanol Aragon
Zigilua lortzen duen EAEko lehen herria da Guardia. Argazkia: Imanol Aragon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Arabako Errioxako herria Estatuko 44 politenen artean izango da gaurtik aurrera. Fitur turismo azokan, Madrilen, emango diote hori jasotzen duen ziurtagiria.

2011n sortu zuten Espainiako herri politenen elkartea, eta horren partaide dira, besteak beste, Vejer de la Frontera (Cadiz), Ainsa (Huesca) eta Santillana del Mar (Kantabria). EAEko herririk ez zen elkartean orain arte, baina aurrerantzean Guardia izango da talde horretan "euskal ordezkaria".

Arabako Errioxako udalerriarekin batera, beste zortzi herri batu dira elkartera 2016an: Lierganes (Kantabria), Zuheros (Kordoba), Ciudad Rodrigo (Salamanca), Sepulveda (Segovia), Peñalva de Santiago (Leon), Sos del Rey Catolico (Zaragoza), Trujillo (Caceres) eta Torazo (Asturias).

Aitortza hori jaso nahi duten herriei kontu-ikuskaritza egiten diete, eta eskaria egiten duten herrien % 20k bakarrik lortzen du elkartean sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Turismoa Euskadi berriak Guardiako argazkiak Eguneko albisteak