Gizartea -

GERTAKARIA

Etxegabe bat hilda topatu dute Donostiako kutxazain automatiko batean

Udaltzainek aurkitu dute gorpua, 06:30 aldera, Boulevarreko kutxazain automatiko batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume etxegabe bat hilda aurkitu dute Donostian, kutxazain batean, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman dutenez. Udaltzainek aurkitu dute gorpua, 06:30 aldera, Boulevarreko kutxazain automatiko batean. Auzitegi-mediku bat bertaratu da, emakumearen heriotza ziurtatzera. Donostiako auzitegi patologia zerbitzura eraman dute gorpua, autopsia egitera. Lehen ikerketen arabera, 'arrazoi naturalen ondorioz' zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa