Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntzako LEPa ekainaren bigarren hamabostaldian izango da

Hezkuntza Sailak gaur zehaztu du zein espezialitateetarako lanpostuak eskainiko dituzten, eta azterketak nolakoak izango diren.

Osakidetzako LEPa, BECen. Argazkia: EiTB
Osakidetzako LEPa, BECen.
Osakidetzako LEPa, BECen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak DBHrako eskainiko dituen 577 plazetarako lehenengo azterketak ekainaren bigarren hamabostaldian izango dira.

Hezkuntza Sailak gaur zehaztu du zein espezialitateetarako lanpostuak eskainiko dituzten, eta azterketak nolakoak izango diren.

577 plazak horrela banatuko dituzte: 84, Euskara eta Euskal Literatura; 80 , Ingelera; 74, Gaztelera eta Literatura espainiarra; 61, Biologia eta Geologia; 57, Matematikak; 54, Geografia eta Historia; 36, Teknologia; 33 Fisika eta Kimika; 29, Hezkuntza Fisikoa; 16, Frantsesa; 14, Latina; 13, Musika; 13, Informatika; 9, Hezkuntza Orientazioa; eta 4, Ekonomia.

Bi froga egin beharko dituzte hautagaiek, eta kanporaketa modukoa izango da.

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak otsaileko bigarren astean kaleratuko du hautaketa prozesuaren deialdia.

Argitaratu eta hurrengo egunean izena emateko epea irekiko da, eta martxoaren erdialderako, hautagaiek azterketak prestatzeko beharrezko gaitegia jasoko dute.

Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezarritako kopurua da 577 plazakoa. 2015ean Hezkuntza Sailak 275 plaza eskaini zituen Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza Enplegu Eskaintzak 2024 Irakasleen albisteak