Gizartea -

Bilbo

Artxandako funikularrak bidaiari marka hautsi du mendeurrenaren urtean

Hain zuzen ere, 728.921 erabiltzaile izan zituen iaz, aurreko urtean baino % 19 gehiago.

Artxandako funikularra
Artxandako funikularra
Bilbok Artxandako funikularraren mendeurrena ospatu du

2:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artxandako (Bilbo) funikularrak inoizko bidaiari marka onena izan zuen 2015ean, hau da, mendeurrena ospatu zuen urtean. Izan ere, 728.921 erabiltzaile izan zituen iaz, aurreko urtean baino % 19 gehiago.

Alfonso Gil Bilboko alkateordeak azaldu duenez, baliteke bidaiarien hazkunde horrek funikularraren 100. urteurrenarekin lotura izatea. Hala ere, aurten erabiltzaile kopurua "mantentzea" espero dutela gaineratu du.

Funikularra etengabe hazten ari da azken urteotan: 2013an 1.549 pertsonak erabili zuten egunean; 2014an, 1.681ek, eta, 2015ean, 1.997k.

 

Artxanda funikularra, 100 urte, Bilbao

Artxandako funikularra. EiTB

Hilabeteak kontuan hartuta, abuztua izan zen bidaiari gehien izan zituena, 87.255 pertsona garraiatu baitzituen. Halaber, iazko azken hilabeteetan zenbakiek nabarmen egin zuten gora: % 39 azaroan, eta % 52, abenduan.

Artxandako funikularrak urriaren 7an ospatu zuen mendeurrena. Egun horretan, udal agintariek bidaia egin zuten, 1915eko inaugurazioan egin zuten bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Garraio publikoa gaur Artxanda