Gizartea -

Nafarroa

Armatutako gizon batek lapurreta egin du Fontellaseko banketxe batean

Eskuan arma bat zuela eta burua estalita egin du lapurreta. Ihes egitea lortu du. Guardia Zibila haren bila ari da.

Lapurretaren unea. Argazkia: Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritza
Lapurretaren unea. Argazkia: Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritza
Lapurretaren unea. Argazkia: Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek lapurreta egin du Fontellaseko (Nafarroa) banku-sukurtsal batean, Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Gertakariak 10:10 inguruan jazo dira. Burua estalita eta eskuan arma bat zuen gizonezko bat sukurtsalean sartu da eta bertako langile bati mehatxu eginez lapurreta egin du. Oraingoz ez dute argitu arma benetakoa zen edo ez.

Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak herritarrei laguntza eskatu die, gaizkilea atxilotzeko. Lapurretaren argazkiak publikatu dituzte Twitter sare sozialean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Gaurko azken ordukoa