Gizartea -

Herri galdeketak

Aretxabaletak eta Legazpik bosgarren edukiontziaren alde egin dute

Botoa emateko eskubidea duten ia 13.000 lagunek bosgarren edukiontziaren edo atez atekoaren artean aukeratu behar zuten.

Atez atekoaren edota bosgarren edukiontziaren artean aukeratuko dute. Argazkia: EiTB
Atez atekoaren edota bosgarren edukiontziaren artean aukeratuko dute. Argazkia: EiTB
Atez atekoaren edota bosgarren edukiontziaren artean aukeratuko dute. Argazkia: EiTB

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bosgarren edukiontziaren aukera izan da garaile atera den aukera bai Aretxabaletan, bai Legazpin hondakinen kudeaketari buruz gaur egin dituzten herri-galdeketetan.

Guztira 13.000 herritar zeuden botoa ematera deituta Gipuzkoako udalerri bietan, eta bosgarren edukiontziaren edo atez atekoaren artean aukeratu behar zuten

Herri bietan bosgarren edukiontzia atera da garaile. Gauzak horrela, Aretxabaletan, % 60ko parte-hartzearekin (3.406 auzokide), herritarren % 76k babestu du (2.600 boz) edukiontzien sistema. Antzeko datuak izan dituzte Legazpin ere: parte-hartzea % 60koa izan da ere (4.228 auzokide), eta bosgarren edukiontziak bozen % 68,9 eskuratu du (2.912 boz).

Aldaketa udal gobernuetan

Azken udal hauteskundeetan, EAJk EH Bilduri alkatetza kendu zion aipaturiko bi herrietan, eta hondakinak biltzeko sistemaren inguruan sortutako "gatazka"ri amaiera emateko herri galdeketak egiteko konpromisoa hartu zuten jeltzaleek.

Legazpin, sistema mistoa dago indarrean. Koldobika Olabide Legazpiko alkatearen esanetan, bosgarren edukiontziaren sistema "merkeagoa" da eta posible da horren bidez egungo hondakin-bilketa mailari eustea. EH Bildu, berriz, atez atekoaren alde agertu da.

Aretxabaletan, egungo atez ateko sistemaren eta bosgarren edukiontziaren artean aukeratu behar izan dute. Aretxabaletako EH Bilduk sailkatzeari eta birziklatzeari eman dio lehentasuna eta, horregatik, begi onez ikusten ditu bi sistemak baldin eta % 80tik gorako gaikako bilketa bermatzen bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Birziklatzearen albisteak Debagoiena Goierri azken ordukoa Legazpi Aretxabaleta azken ordukoa