Gizartea -

Jazoera

Onik aurkitu dituzte Gorbeia mendian galdutako gizona eta haren alaba

18:30ak aldera bi mendizaleak aurkitu ditu Ertzaintzako mendi-erreskaterako taldeak, eta auto aparkatuta zuten lekuraino eraman ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorbeia mendian, Sarriako zonaldean, Araban, galdutako bi mendizale, gizonezko bat eta haren alaba, onik aurkitu ditu Ertzaintzak.

Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 18:30ak aldera bi mendizaleak aurkitu ditu Ertzaintzako mendi-erreskaterako taldeak, eta auto aparkatuta zuten lekuraino eraman ditu.

16:30ak aldera senitarteko batek abisua eman du. Dirudienez, mendizaleak Sarriako zonaldean galdu egin dira, eta orientazioa galdu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Albisteak