Gizartea -

Lur-astindua

6,3 graduko lurrikara izan da Melillan eta Andaluzian

15 lagun arin zauritu dira Melillan. Kalte materialak daude hiri autonomoko hainbat etxebizitzatan, eta eskolak bertan behera utzi dituzte.

Lurrikarak kalteak utzi ditu Melillako eraikin askotan. EFE
Hildako haur bat eta dozenaka zauritu, lurrikararen ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,3 gradu harrapatu dituen lurrikara izan da bart Melillan eta Andaluzian. Zorionez, dardarak ez du inor larri zauritu, baina kalteak daude eraikin eta kaleetan.

Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, Andaluziako hainbat probintzietan sentitu dute dardara, besteak beste, Sevillan, Jaenen, Cadizen eta Malagan. Melillako 112 larrialdien telefonoan 200 dei baino gehiago jaso dituzte; Andaluzian, 250 inguru: Malagan (150), Cadizen (20), Jaenen eta Kordoban (17na), Granadan (16), Sevilla eta Almerian (12na) eta Huelvan (4).

Kalte gehien Melillan izan dira. Eraikin askotako fatxada-zatiak jausi dira eta suhiltzaileek etxeetatik atera dituzte bizilagunak, errepliken ondorioz eraikin batzuk behera etor zitezkeen beldur.

Hiri autonomoko "suhiltzaileak gainezka daude", jasotako dei kopuruari ezin erantzunda.

15 lagun arin zauritu dira

Melillako osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, 08:00ak arte 15 lagun artatu dituzte. Zauri arinak zituzten denek, ebakiak eta traumatismo txikiak, besteak beste.

Juan Jose Imbroda Ceutako presidenteak adierazi duenez, ez da inor zauritu, baina eraikin askotan kalteak daude. Ur eta energia hornidura arazorik ez da izan, haren hitzetan.

Imbrodak zehaztu duenez, eskolak bertan behera utzi dituzte gaur, ikastetxeetan izandako kalteak zenbaterainokoak diren aztertu arte. Ceutako Gobernuak eta Espainiako exekutiboak hiri autonomoan duen Ordezkaritzak lurrikararen ingurukoak jarraitzeko batzordea osatu dute. Larrialdi zerbitzuek, bestalde, autoa ez erabiltzeko gomendioa eman dute, anbulantzien eta suhiltzaileen joan-etorria errazteko.

Terremoto lurrikara Melilla Andaluzia daños materiales. EFE

Melillako hainbat etxebizitzatan arrakalak agertu dira. Argazkia: EFE

Espainiako Geografia Institutuak bere webgunean jakinarazi duenez, lurrikara 05:22an jazo da. Epizentroa Alborango itsasoan eduki du, Alhucemas eta Melilla artean. Bederatzi erreplika izan dira, gogorrena 4,6 gradukoa.

Azken egunotan izandako bigarren astindua da honakoa. Ostegunean izan zen aurrenekoa (4,9 gradukoa).

Ume bat hil da, bihotzekoak jotaBestalde, 12 urteko mutil bat hil da Alhucemasen, lurrikararen ondorioz izu-atake bat izan eta bihotzekoak jota.

Alhucemaseko Babes Zibileko arduradunen arabera, "lurrikara izan denean, 12 urteko mutilak izu-atake bat izan du, eta ondorioz, bihotzekoak jota hil da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Gaurko azken ordukoa Lurrikarak