Gizartea -

Trafikoa

Motor-gidari bat hil da Bilbon, kamioi baten kontra talka eginda

Barakaldoko 38 urteko gizasemea da zendutakoa. Motorrak eta kamioak aurrez aurre egin dute talka.

Kamioi baten kontra talka egin eta motor-gidari bat hil da Bilbon

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat, 38 urteko barakaldarra, hil da gaur eguerdian Bilbon, haren motorrak eta lorezaintzako udal kamioi batek talka eginda, Bilboko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 12:00ak aldera jazo da Montevideo etorbidean, Zorrotzarako bidean. Oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, motorrak eta kamioiak aurrez aurre egin dute talka. Motorraren gidaria bertan hil da.

Bidea garbitzeko lanek iraun duten artean, errepidea itxi du Bilboko Udaltzaingoak. 13:45ean zabaldu dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Bilbo Barakaldo Gaurko azken ordukoa