Gizartea -

Gernika-Lumo

Lapur-talde antolatu bateko lau ustezko kide atxilotu dituzte Gernikan

Atxilotuek gutxienez 70 lapurretarekin zerikusia izan dezaketela uste du Ertzaintzak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 eta 37 urte arteko lau gizonezko atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Gernika-Lumon, dendetan eta tabernetan lapurretak egiteko talde antolatu bateko kide direlakoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, EAEn eta inguruko erkidegoetan aritzen ziren lapurretan. Atxilotuek gutxienez 70 lapurretarekin zerikusia izan dezaketela uste du Ertzaintzak.

Gernika-Lumon zuten bizilekua lau atxilotuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak