Gizartea -

Euskara

'Ikusi eta Ikasi'ren 12. edizioa, gaurtik aurrera Bilbon

2 eta 8 urte arteko haurrentzako ikuskizunak urtarrilaren 26tik apirilaren 16ra izango dira.

Ikusi eta Ikasi programaren kartela. Argazkia: Bilboko Udala
Ikusi eta Ikasi programaren kartela.
Ikusi eta Ikasi programaren kartela. Argazkia: Bilboko Udala

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren 12. edizioa izango da urtarrilaren 26tik apirilaren 16ra Bilboko euskal udaltegietan. 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako egitasmo hau Euskara Elkarteen Federazioa den Topagunearekin elkarlanean egingo dute.

58 ikuskizun izango dira: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, mozorroak, musikoterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza.

Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan 'Ikusi eta Ikasi' Santutxuko eta Zorrotzako udaltegietara ere hedatuko da.

Tailer eta jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, Deustu Bidarteko udaltegian antolatutakoak izan ezik, horiek 11:00etan izango baitira.

ikusi ikasi euskara programazioa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Bilbo Bizkaiko albisteak EAE albisteak Albisteak