Gizartea -

Donostia

Kaldereroek Donostiako Alde Zaharra astinduko dute larunbatean

Kaldereroen konpartsarenikuskizuna Fermin Calbeton kaletik abiatuko da, 22:00etan.

Donostiako kaldereroak. Argazkia: EiTB
Donostiako kaldereroak. Argazkia: EiTB
Donostiako kaldereroak. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inauteriak ate-joka daudela iragarriz, Donostiako kaldereroak kalera ateriko dira datorren urtarrilaren 30ean eta Alde Zaharra musikaz, kantuz eta kolore biziz jantziko dute.

Kaldereroen konpartsaren ikuskizuna Fermin Calbeton kaletik abiatuko da, 22:00etan.

Datozen egunak emanaldi hori prestatzen emango dute. Hona hemen entseguei buruzko xehetasunak:

Urtarrilaren 25ean, 26an eta 27an: Okendoko eskoletan, arratsaldeko 20:00etan

Urtarrilaren 28an: Okendoko eskoletan, arratsaldeko 20:00etan, bandarekin

Urtarrilaren 29an: Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako orkestrarekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako Aste Nagusia egitaraua Donostia albisteak Donostia 2016 albisteak Donostiako Alde Zaharreko albisteak