Gizartea -

SUTEA

Eraikin bat hustu dute Donostian, sute baten ondorioz

Zeramika-denda bateko biltegian piztu da sua, kaxa elektriko batean. Bi pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnastuta.

Etxe bat hustu dute Donostian, biltegi bateko sutearen ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da, goizean, Donostiako zeramika-denda batean. Ondorioz, lau solairuko eraikin bat hustu dute, badaezpada. Bi bizilagun Donostia Ospitalera eraman dituzte, kea arnastuta.

Donostiako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, 07:00etan piztu da sua, Eskalantegi kaleko lokal batean. Berez, kale hori Donostiakoa den arren, Pasai Antxoko barrutian dago kokatuta.

Lehen informazioen arabera,  zeramika-dendako biltegian zegoen kaxa edo panel elektrikoan piztu da sua; bertan pilatuta zegoen materialak berehala hartu du su, eta ke-laino handia zabaldu da eraikin osoan.

Donostiako Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. 08:00etarako amatatuta zegoen, eta bizilagunak euren etxeetara itzuli ahal izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia argazkiak Suteak albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak