Gizartea -

Ezbeharra Bizkaian

Motorzale bat zauritu da istripu batean, Portugaleten

Ezbeharra BI-3749 errepidean gertatu da. Turismo eta motor batek talka egin dute. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat zauritu da gaur goizean, istripu batean, Portugaleten (Bizkaia), Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ezbeharra BI-3749 errepidean gertatu da.

Istripua 14. kilometroan jazo da. Motor eta auto batek talka egin dute. Motorzale zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute, SOS Deiakek jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Portugalete argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Gaurko azken orduko albistea