Gizartea -

Gertakaria

Sute batek hiru auto kiskali ditu Zornotzan

Gainera, sugarren beroak kalteak egin ditu etxebizitzetako eta lokaletako leiho eta pertsianetan ere.

Auto bat kiskali eta beste bi kaltetu dira Zornotzan

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek hiru auto kiskali ditu Zornotzan (Bizkaian), goizaldean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, sua 04:20 aldera hasi da Mercedes auto batean, Bizkargi kalean, eta, ondoren, beste bi auto harrapatu ditu suak: Renault Megane bat eta Citroen Xsara bat.

Gainera, sugarren beroak kalteak eragin ditu etxebizitzetako eta lokaletako leiho eta pertsianetan.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 06:00etarako itzali dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Amorebieta-Etxano argazkiak Suteak argazkiak Eguneko albisteak