Gizartea -

Indarkeria matxista

Euskal hiriburuek Aliciaren hilketa gaitzetsi dute

Haurtxoaren hileta-elizkizuna ostiral honetan egingo dute, Hontoria del Pinar herrian (Burgos).

Aliciaren hilketa gaitzesteko Gasteizen egindako elkarretaratzea. EiTB
Aliciaren hilketa gaitzesteko Gasteizen egindako elkarretaratzea. EiTB
Aliciaren hilketa gaitzesteko Gasteizen egindako elkarretaratzea. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal hiriburuetako eta Hegoaldeko beste hainbat herritako biztanleak kalera atera dira ostegun arratsaldean, Aliciaren hilketa gaitzesteko.

17 hilabeteko neskatoari ustez sexu-abusuak egin zizkion gizon batek astelehenean, Gasteizen, eta ondoren leihotik behera bota zuen. Asteartean hil zen, Gurutzetako Ospitalean.

Ostegunean, elkarretaratze ugari egin dituzte, besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan (Gasteiz), Arriaga plazan (Bilbo), Boulevardean (Donostia) eta Udaletxe plazan (Iruñea).

"Erasorik ez erantzunik gabe" eta "Eraso sexisten aurrean elkartasun feminista" izan dira partaideen aldarrietako batzuk.

San Leonardo de Yague herrian (Soria, Gaztela eta Leon) ere elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako, bertan bizi baita Aliciaren aita.

Umetxoaren hileta-elizkizuna ostiral honetan egingo dute, 12:00etan, Hontoria del Pinarren (Burgos), hots, biktimen hainbat senide bizi diren herrian.

Ostegun honetan, autopsia egin diote gorpuari, sexu-abusuak egin zizkioten egiaztatzeko.

Bestalde, Gabriela, Aliciaren ama, hobera egiten ari da, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatetik atera dute dagoeneko.

Ustezko hiltzailea, Daniel Montaño, Zaballako espetxean bakartuta dute. Suizidioen aurkako protokoloa ezarri diote, eta, horrenbestez, konfiantzako preso bat jarri dute horren ziegan. Gainera, ez da gainerako presoekin batera izango patioan, norbaitek erasotzea galarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Bilboko albisteak Donostiako informazioa Iruñeko bideoak Indarkeria matxista Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Delituak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Erailketak