Gizartea -

Galtzaborda

Kamera bat aurkitu dute Errenteriako polikiroldegiko aldageletan

Emakume talde batek salatu du kamera mugikor bat ikusi zutela emakumezkoen aldageletan. Udalak neurriak iragarri ditu.

Herriko polikiroldegia. Irudia: Google Maps
Herriko polikiroldegia. Irudia: Google Maps
Herriko polikiroldegia. Irudia: Google Maps

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galtzaborda polikiroldegia erabili ohi duten emakume talde batek salatu du kamera mugikor bat antzeman zutela atzo, osteguna, eraikineko emakumezkoen aldageletan, Errenteriako Udalak zabaldu duenez.

Ohar baten bidez, Udalak esan du "oso larria" dela gertatutakoa eta, instalazioak Udalekoak direnez, neurriak hartuko ditu, ahal duen "neurrian", antzekorik "gerta ez dadin".

Gainera, gaineratu duenaren arabera, aurreko astelehenean, emakume batek "sexu-eraso bat salatu zuen". Horren aurrean, "gaitzespen irmoa" agertu du eta, erantsi duenez, gertatutakoa ikertzen ari dira argitzeko asmoz, "beharrezko neurriak jarriz eta indarrak batuz".

Era berean, "emakumezkoen aurkako indarkeriaren aurka" egin du Udalak beste behin, "erakundeen eta elkarteen aldetik lanean jarraitzeko" deia eginda, "emakumezkoek indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen".

Azkenik, esan du "behar diren baliabideak" ipiniko dituela mahaigainean eta, bide batez, Errenterian deitzen dituzten bilkurekin bat egingo duela ziurtatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Delituak argazkiak Errenteria argazkiak Albisteak Kiroldegiak gaur