Gizartea -

27. Argia Sariak

Azpitituluak.com webguneak lortu du Interneteko Argia Saria

27. Argia Sariak banatu dituzte ostiral honetan. Merezimenduzko golardoa Loreak filmak eskuratu du.

27. Argia Sarien irabazleak. Argazkia: Dani Blanco/Argia
27. Argia Sarien irabazleak. Argazkia: Dani Blanco/Argia
27. Argia Sarien irabazleak. Argazkia: Dani Blanco/Argia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argia astekariak komunikazio arloko lan eta proiektu onenak saritu ditu ostiral honetan, Usurbilgo Atxega jatetxean egindako ekitaldian.

Hain zuzen ere,  sei esparrutan eman dituzte 27. Argia Sariak: Ikus-entzunezkoa, Sustapen ekintza, Prentsa idatzia, Internet, Irratia eta Merezimenduzkoa.

Hauek izan dira saridunak:

- Internet: azpitituluak.com

- Ikus-entzunezkoa: Hiru Damatxo kolektiboa, "Gure Bazka" elkarrizketa sortagatik

- Sustapen ekintza: Gora Gasteiz ekimena

- Prentsa idatzia: Joxerra Senar, CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburuagatik

- Irratia: "Goiz Berri" saioa (Euskal Irratiak)

- Merezimenduzkoa: Loreak filma

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Zinema Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Interneteko berritasunak Euskal Zinema