Gizartea -

Drogak

Pertsona bat atxilotu dute Mendabian, droga-trafikoa egotzita

Atxilotua Bartzelonakoa da, eta bikotekidearekin eta lau urteko semearekin ari zen bidaiatzen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxiloketa NA-134 errepidean, Mendabian, gertatu zen . Lizarrako polizia-etxeko patruila batek gaizki aparkatuta zegoen furgoneta bat ikusi zuen espaloian eta inolako seinaleztapenik gabe. Ibilgailua matxuratuta zegoen, eta hura ikuskatu zutenean ez zuten bidaiarien arrastorik aurkitu, bai ordea 190 marihuana loreontzi, argi-lanparak, baita kanabisaren landaketaren lotuta dauden beste hainbat tresna ere.

Agenteek handik gertu Bartzelonako bikote bat aurkitu zuen, 32 eta 31 urtekoa, eta haiekin batera lau urteko adingabe bat zegoen. Bertatik hurbil zegoen landa batean 10 kilo marihuana kimuz beteta zegoen erosketa-gurdi bat topatu zuten, ustez salmentarako prest zeudenak. Horrez gain, leku beran ibilgailu barruan aurkitu zuten lanpararen berdintsuak ziren beste 10 lanpara agertu ziren. Itxura guztien arabera, horiek guztiak ezkutatzen ari ziren, ibilgailua garabiak eraman behar baitzuen.

Horren aurrean, gizonezkoa atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta. Bere bikotekidea inputatu besterik ez zuten egin, adingabearen kargu egin eta babesgabetasun-egoeran gera ez zedin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak Drogak Gizartea bideoak Mendabia bideoak Eguneko albisteak