Gizartea -

Sutea

Kontrolpean dago Amurrioko Tubos Reunidos lantegian piztu den sutea

Joan den hilaren 28an beste sute bat izan zen lantegi berean, laka emateko makina bat erre ostean.

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Tubos Reunidoseko enpresan. Iturria: @bomberosbizkaia
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Tubos Reunidoseko enpresan. Iturria: @bomberosbizkaia
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Tubos Reunidoseko enpresan. Iturria: @bomberosbizkaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetako arratsaldeko azken orduan sute bat piztu da Tubos Reunidos enpresan, Amurrion (Araba), Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Dirudienez, ez da zauriturik izan.

Sutea 19:30ak aldera hasi da, eta Aiarako (Araba) suhiltzaileak bertaratu dira hura itzaltzeko Horiekin batera, Basauri, Derio, Alonsotegi eta Gasteizko suhiltzaileak ere jardunean aritu dira.

Larrialdi zerbitzuek lan egiten jarraitzen dute, nahiz eta Josune Irabien Amurrioko alkatean esandakoaren arabera, sua eragin duen makinan sua itzalita geratu den.

Alkateak berak zehaztu duenez, ez da herritarrentzat arriskurik egon. Aipatu lekuan behin sua itzalita, non ez den langilerik egon, suhiltzaileak lekua "freskatzen" ari dira suguneren bat berriz indarberritu ez dadin.

Joan den hilaren 28an beste sute bat izan zen lantegi berean, laka emateko makina bat erre ostean. Orduan ere ez zen zauriturik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba Suteak bideoak Aiarako kuadrilla