Gizartea -

LAN ESKAINTZA

Lan Eskaintza Publiko berria iragarri du Osakidetzak 2016rako

1.000 plaza berri baino gehiago aterako dituztela aurreratu du Darponek. Horren hitzetan, iazko lan eskaintzan lekurik izan ez zuten espezialitateek aukera izango dute oraingoan.

Osakidetza Lan Eskaintza Publikoa, iaz.
Osakidetza Lan Eskaintza Publikoa, iaz.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.000 plaza baino gehiagoko Lan Eskaintza Publikoa onartuko du Osakidetzak 2016an, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez.

Oraingoz, xehetasunik eman ez duten arren, Darponek aurreratu du iazko lan eskaintzan lekurik izan ez zuten osasun-kategoriek aukera izango dutela oraingo honetan. Modu horretan, mediku espezialistei eta teknikariei zuzendutako plazak eskainiko dira. Dena dela, langile-multzo zabalenentzat ere (erizainak, administrariak eta zeladoreak) izango dira lanpostuak.

Azaroan egin zen Lan Eskaintza Publikoari jarraipena emango dio aurten deitutakoak;  1.014 plaza atera ziren 2014-2015eko eskaintzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Jaurlaritza Lana berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak