Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat hil da Abartzuzan motokultorearekin lanean ari zela

Epaitegiko Poliziak ikerketa abiarazi du, ez baitute inolako hipotesirik baztertu.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da Abartzuza herri nafarrean, bere etxe barruko eremuan lanean ari zela motokultorearekin, herriko hirigunean.

Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzu 15:49ean jarri dute jakinean, Abartzuzako bizilagun bat motokultoreak harrapatuta zegoela.

Ondoren, guardiako medikua mugiarazi dute, baina heriotza baieztatu baino ezin izan du egin.

Era berean, ez dute baztertu hainbat hipotesi, esaterako, biktimak konortea galdu izana eta, horrekin batera, makinaren kontrola.

Halaber, Lizarrako suhiltzaileak (gorpua atera dute) eta Lizarrako Polizia-etxeko Hiritar Segurtasuneko agenteak ere bertaratu dira, baita Epaitegiko Poliziako agenteak ere.

Hilotza Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Albisteak Nafarroako Gobernua berriak