Gizartea -

577 lanpostu

Datorren astean irekiko da hezkuntzako eskaintza publikoko izen-ematea

Eskaintzak 577 lanpostu barne hartzen ditu, EAEko Bigarren Hezkuntzan.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Bigarren Hezkuntzarako Enplegu Publikoaren Eskaintza; horrenbestez, eskaintzen diren 577 plazetako bat eskuratu nahi duen orok datorren astetik aurrera eman ahal izango du bertan izena.

Gaur egin da ofizial baimena eta datorren astean, dirudienez asteartean (hilaren 9an), Aldizkari Ofizialak Eskaintza Publiko horretarako deialdia argitaratuko du. Ondorioz, hurrengo egunetik aurrera (hots, hilaren 10etik aurrera) hautagaiek dagoeneko izena eman ahal izango dute.

Martxoaren erdialdean, hautagaiek azterketak prestatzeko beharrezkoa den programazio didaktikoa jasoko dute, eta azterketak ekainaren bigarren hamabostalditik aurrera hasiko dira egiten. Hautaketa-prozesuak bi proba izango ditu, izaera baztertzailea izango dutenak.

Eskaintzaren 577 lanpostuak era honetan daude banatuta, irakasgaiaren arabera: 84 Euskal Hizkuntza eta Literatura (84), Ingelesa (80), Gaztelania eta Literatura (74), Biologia eta Geologia (61), Matematikak (57), Geografia eta Historia (54), Teknologia (36), Fisika eta Kimika (33), Gorputz Hezkuntza (29), Frantsesa (16), Latina (14), Musika (13), Informatika (13), Hezkuntza Orientabidea (9) eta Ekonomia (4).

577ko kopurua Hezkuntza Ministerioak Euskadiko Bigarren Hezkuntzarako ezarri duen birjarpen-tasari dagokiona da. Tasa hori % 100ekoa izan da aurten.

2015ean, Eusko Jaurlaritzak Lehen Hezkuntzako 275 lanpostuko eskaintza publikoa deitu zuen Lehen Hezkuntzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa