Gizartea -

Bilboko aireportua

Bilbora zihoazen hiru hegaldi desbideratu dituzte lainoarengatik

Madril eta Bartzelonatik Bilbora zetozen hiru hegaldi Santanderrera desbideratu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrildik Bilbora zetozen bi hegaldi eta Bartzelonatik zetorren beste bat Santanderrera desbideratu behar izan dituzte gaur goizean, lainoa zela eta.

Aenak jakitera eman duenez, 08:10 eta 08:45 artean desbideratu dituzte hiru hegaldiak. 10:00etarako Bilboko aireportuko jarduera normala zen.

Zehazkiago, Madrildik Bilbora zihoazen Iberiako eta Air Europako hegaldi bana eta Bartzelonatik Bizkaiko hiriburura zihoan Vueling konpainiako hegaldi bat izan dira desbideratu behar izan dituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Bilboko azken albisteak Gaurko azken ordukoa