Gizartea -

Bonba-mehatxua

Barajaseko bonba mehatxua faltsua dela baieztatu du Guardia Zibilak

Madrildik Riadera (Saudi Arabia) joan behar zuen abioi batean bonba-mehatxua izan da, eta hori dela eta, alerta ezarri dute T-4an.

Barajaseko aireportuan bonba-mehatxua izan duen hegazkina. Irudia: EITB
Barajaseko aireportuan bonba-mehatxua izan duen hegazkina. Irudia: EITB
Barajaseko aireportuan bonba-mehatxua izan duen hegazkina. Irudia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak baieztatu egin du Barajasko hegazkin batean jazotako bonba mehatxua faltsua izan dela.

Madril-Barajas aireportuak alarma orokorra ezarri du ostegun honetan, Saudian Arabian Airlines konpainiako hegaldi bateko komandante batek hegazkin barruan mehatxu bat zegoela jakinarazi ostean.

Hegazkinak 10:30ean atera behar zuen Riadera (Saudi Arabia). Handik gutxira, baina, alerta maila jaitsi, eta aireportuan "normaltasuna" nagusi dela nabarmendu du Aenak.

Espainiako hegazkin-operadoreak jakinarazi duenez, Madril-Riad SVA226 da mehatxua duen hegaldia. Aireportura Estatutako Segurtasun Indarrak bertaratu dira.  Ikerketako iturriek adierazi dutenaren arabera, 97 bidaiari eta 15 tripulazioko kideak handik atera dituzte eta abioia aparte dagoen pista batera eraman dute. Guardia Zibileko lehergailuak indargabetzeko adituak joan dira.

Mehatxu gutuna, ingelesez idatzita

Hainbat hedabidek, Guardia Zibileko iturriak aipatuz, zabaldu dutenez,  mehatxuak idatzita zituen gutun bat aurkitu dute tripulazioko kideek kontrol-gelako monitore batean labanaz iltzatuta, eta abisu eman diete aireportuko larrialdi zerbitzuei. Ingelesez eta eskuz zegoen idatzita gutuna.

Hasiera batean alarma orokorra ezarri badute ere, handik gutxira maila jaitsi dute. Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroak nabarmendu duenez, Espainiako alarma maila 4koa da, eta ez dute igotzeko asmorik. Izan ere, gogorarazi duenez, alerta maila gorena "berehala atentatu bat egoteko arriskua dagoenetan" ezartzen da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Madril albisteak gaur Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?