Gizartea -

Bilboko Portua

'Modern Express' zuzentzen saiatzeko lanean hasi dira

Itsasontziaren karga ateratzeko prozesua “artisau-lana” izango omen da, eta ez dute eperik jarri.

'Modern Express', Bilboko Portuan. Argazkia: Efe
'Modern Express', Bilboko Portuan.
'Modern Express' ontziak barruan duen zama atera beharko dute orain

1:12

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Smit Salvage itsasoko erreskateetan lan egiten duen konpainia holandarreko teknikariak dagoeneko lanean ari dira Bilboko portuan Modern Expressen karga eta egoera aztertzen, ontzia nola zuzendu erabakitzeko.

Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea kargaontzi panamarra hartu duen moilan izan da gaur, eta goraipatu egin du itsasontzia bertara eramateko egindako lana.

Atutxaren esanetan, itsasontziaren zama ateratzeko prozesua "artisau-lana" izango da, eta ez dute eperik jarri.

Gaur, erreskate konpainia holandarreko teknikariak ontzian sartu dira, garabi handi batzuen laguntzarekin oker-oker eginda dagoen gainaldetik, barkua zuzentzeko eta egonkortzeko lehenengo azterketak egite aldera. Barruan dozena bat makina handi eta 3.600 tona egur daude.

Panamako ontzia babesean dagoen nasa batean dago, A2 eta A3 moilen artean, El Calero auzo santurtziarraren parean.

Badaezpadako neurri gisa, kutsaduraren kontrako hesi batekin inguratu dute, baina esan dute ez dagoela erregaia galtzeko arriskurik.

Zama

Hala eta guztiz ere, zama ateratzeko lanak Bilboko portuko beste moila batean egingo dituzte, Espainiako Sustapen Ministerioak, ontziaren erreskatea koordinatu duenak, atzo iragarri zuenez.

Zama ateratzeko lanak Poliziaren zaintzapean egin omen ditzakete, nahiz eta Bilboko Portuak horretarako eskaerarik ez duen jaso; izan ere, Gaboneko Gobernuak ontziak daraman egurra ikertzeko eskatu dio Interpoli.

Herrialde afrikar txiki horrek prozesatu gabeko egurra esportatzea debekatzen du, eta hain justu egur mota hori garraiatzen ari dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Bilboko Portua argazkiak Gaurko azken ordukoa Itsas istripuak gaur Merkantzia-garraioari buruzko albisteak