Gizartea -

Poker online

Bakioko jokalari batek 500.000 euro irabazi ditu PokerStars webgunean

Irabazlea Alvaro Garai Arana da. Partida otsailaren 2an jokatu zuten. Gainerako lehiakideek bezala, euro bat ordaindu zuen txapelketan parte hartzeko eta partida 14 minutuan amaitu zen.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakioko (Bizkaia) poker jokalari batek 500.000 euroko saria irabazi du aste honetan PokerStars.es webguneko ‘Spin & Go Edición Neymar Jr’ txapelketan, Internet bidezko poker etxeak berak agiri batean azaldu duenez.

Irabazlea Alvaro Garai Arana da. Partida otsailaren 2an jokatu zuten. ‘Fatirosa’ eta ‘Pachu987’ lehiakideek bezala, Aranak euro bat ordaindu zuen txapelketan parte hartzeko, eta partida 14 minutuan amaitu zen (78 eskualdi).

Internet bidezko txapelketa horretan banatutako saririk handiena da orain arte, beste euskal jokalari batek urrian irabazitakoa (250.000 euro) bikoiztu egin baitu. Esan bezala, Spin & Go Edicion Neymar Jr jokoan eskura daitekeen saririk handiena da. Brasilgo futbolari ospetsua PokersTarseko kidea da; horregatik du jokoak izen hori.

Hiru jokalarik parte hartzen dute txapelketa modalitatean, eta joko maila bakoitzak hiru minutuko iraupena du. Lehiaketak 24 orduetan jokatzeko aukera ematen die bezeroei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio azken ordukoa Zer gertatu da gaur Bizkaian?