Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotuta Irunen, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik

Ertzaintzak baieztatu duenez, igandean atxilotu zuten, eta asteartean utzi zuten epailearen esku. Ez dute informazio gehiago zabaldu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu zuten igandean Irunen, neska adingabe bati sexu gehiegikeriak egin zizkiolakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Asteartean utzi zuten epailearen esku, eta Ertzaintzak ez du informazio gehiago zabaldu, baina El Diario Vasco egunkariaren arabera, 40 urteko gizon bat da atxilotutakoa. Biktima, berriz, 13 urteko neska bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Albisteak Gaur Irun Gaurko azken ordukoa