Gizartea -

GERTAKARIA

Bi emakume hil dira Marseillako hotel batean izandako sutean

Bi emakume hil dira eta bi gizon zauritu, horietako bat larri, Marseillako hotel batean izandako sutearen ondorioz. Thubaneu kalean izan da sutea, nola ez dakitela.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume hil dira eta bi gizon zauritu, horietako bat larri, Marseillako hotel batean izandako sutearen ondorioz. Thubaneu kalean izan da sutea, nola ez dakitela.

23:30 aldera jaso dute suhiltzaileek abisua, eta bertaratu direnean berrogei urteko hiru lagun aurkitu dituzte, bihotz-biriken geldialdia zutela.

Osasun zerbitzuek 40 urteko gizonezko bat suspertzea lortu dute eta larri eraman dute ospitalera. Bi emakumeak, ostera, hil egin dira, erredura larrien ondorioz.

53 urteko beste gizonezko bat ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Frantzia albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Turismo-ostatuak Euskadi