Gizartea -

JAzoera

Burlatar bat hil da Aizkorben, autoarekin etxebizitza baten aurka jota

Istripua 15:05ak aldera jazo da N-240-A errepidean, ibilgailua errepidetik atera eta etxebizitza baten kontra aurrez aurre jo ostean.

Fallece un conductor al chocar su vehículo contra una casa en Aizkorbe

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko Burlatako bizilagun bat hil da gaur arratsaldean Aizkorben (Nafarroa) gidatzen ari zen ibilgailuarekin etxebizitza baten aurka jo ondoren izan dituen zaurien eraginez. Hala eman du jakitera Trafikoko Guardia Zibilak.

Istripua 15:05ak aldera jazo da N-240-A errepidean, ibilgailua errepidetik atera eta etxebizitza baten kontra aurrez aurre jo ostean.

Gidaria zen ibilgailuan zegoen pertsona bakarra, eta lekuan bertan zendu da.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria autotik. Ez dute hildakoaren identitatea jakitera eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Nafarroa gaur Burlata bideoak Eguneko albisteak