Gizartea -

Sutea

Lau auto erreta eta beste hiru kaltetuta, Bilbon izan den sute batean

Gertaera larunbat honetan jazo da, Peñascal auzoko (Bilbo) aire zabaleko aparkaleku batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau auto erabat erre dira eta beste hiruk kalteak izan dituzte gaur arratsaldean Peñascal auzoko (Bilbo) aire zabaleko aparkaleku batean gertatu den sutean.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 19:30ak aldera hasi da Peñascal bideko aparkaleku batean.

Ikertzen ari diren arrazoiak direla medio, suak leku berean aparkatuta zeuden beste sei ibilgailu kaltetu ditu. Horrenbestez, horietako lau erabat suntsituta geratu dira, eta beste hiruk kalteak izan dituzte.

Gertakaria ikusgarria izan bada ere, ez da kalte pertsonalik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Suteak bideoak Gizartea albisteak Albisteak