Gizartea -

Sexu abusuak

Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, sexu abusua leporatuta

Ustezko erasotzaileak sexu ukituak egin zizkion emakume bati taberna batean. Biktimak 38 urteko gizonezkoa bultzatu eta gainetik kendu zuen, baina gizonak berriz egin zion eraso.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igande goizaldean Tolosan, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Tolosako Alde Zaharreko taberna batean gertatu zen erasoa eta ustezko erasotzaileak sexu ukituak egin zizkion emakumezko bati. Emakumeak salaketa jarri eta minutu gutxira Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen.

Emakumeak ertzain-etxean jarritako salaketaren arabera, biktima eta haren lagunak Tolosako Alde Zaharrezko taberna batean zeuden.

Une batean, 38 urteko gizonezkoa gainera etorri eta sexu-ukituak egin zizkion emakumeari. Biktimak gizonezkoa bultzatu eta gainetik kentzea lortu zuen, baina gizonak berriz ere sexu-ukituak egin zizkion.

Emakumea gizona gainetik kentzen ahalegindu zen, gizona lurrera botata, baina haren lagun batek emakumearen kontra egin zuen. Segidan, emakumearen lagunek aurre egin zioten eta beste taberna batera joan ziren.

Hala ere, gizona emakumearen atzetik joan zen eta berriz ere harengana gerturatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Gipuzkoako albisteak Tolosa azken orduko albisteak Albisteak