Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat larri zauritu da Barañainen aldamio batetik erorita

Behargina hiru metroko altueratik behera erori da. Nafarroako Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat (52 urte) larri zauritu da Barañainen (Nafarroa) aldamio batetik behera erori ostean.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, gertakariak 17:35 inguruan jazo dira, San Kristobal plazan, eraikin bateko obran. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, behargina hiru metroko altueratik erori da.

Anbulantzian Nafarroako Ospitalera eraman dute. Burezurreko traumatismoa dauka eta larri dago.

Barañaingo Udaltzaingoak ikerketa bat jarri du abian ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa gaur Lana albisteak Albisteak Barañain azken ordukoa