Gizartea -

Denboralea

Olatu batek 20 hilabeteko haurra eraman du Asturiasen

Olatu batek itsasoan barrena eraman ditu umea eta haren aita eta aitona. Azken biek uretatik irtetea lortu dute, baina haurra desagertuta dago.

Helikopteroen laguntzarekin ari dira umearen bila Asturiasen. Argazkia: EFE
Helikopteroen laguntzarekin ari dira umearen bila Asturiasen. Argazkia: EFE
Helikopteroen laguntzarekin ari dira umearen bila Asturiasen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatu batek 20 hilabeteko haurra eraman du itsasoan barrena, Navian, Asturiasen, Larrialdi Zerbitzuek eta Itsasoko Salbamenduak jakinarazi dutenez.

Gertakariak 17:25 inguruan jazo dira, Frejulfe izeneko hondartzan. Denboraleak eragindako olatuak ikustera bertaratu dira aita eta aitona umearekin. Aitonak besoetan zeraman haurra, itsasoaren kolpe batek ezustean harrapatu dituenean.

Tamalez, umeak besoetatik ihes egin dio aitonari. Aitak eta aitonak beren kabuz uretatik irtetea lortu dute eta itsasoan sartzen ahalegin du dira hainbat aldiz, umea erreskatatzeko asmoz. Alabaina, olatu indartsuen ondorioz eta gaizki ikusten zela eta, ezinezkoa izan dute.

Azkenean, biak ospitalera eraman dituzte, nerbioak jota eta antsietate krisiarekin.

Guardia Zibila, Itsasoko Salbamendua eta Babes Zibila haurraren bila ari dira, airez eta itsasoz.

Asturiasen alarma gorria ezarri dute 21:00etatik aurrera zortzi metro arteko olatuak espero dituztelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa