Gizartea -

Sutea

Sute txikia izan da Bilboko metroko Zazpikaleetako geltokian

Sua 06:05ean piztu da, arazo elektrikoren batek eraginda, eta, ondorioz, bi orduz itxi behar izan dute Unamuno plazako sarbidea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute txikia izan da gaur goizean Bilboko Zazpikaleetako metroko geltokian, Unamuno plazako sarbidearen arrapala mekanikoetan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua 06:05ean piztu da. Bilboko Suhiltzaileak bertaratu dira sua amatatzera, eta, lanok bukatu artean, itxita egon da Unamunoko sarbidea.

 

 

Garrak itzali eta pilatutako kea ateratakoan, berriro ireki dute sarbidea, 07:50 aldera. Suak kalte txikiak egin ditu arrapala mekanikoaren zati batean. Ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Suteak Metro Bilbao gertakaria Gizartea bideoak Eguneko albisteak