Gizartea -

Droga-trafikoa

Bost lagun atxilotu dituzte Irunen, kokaina-trafikoa egotzita

Espainiako Poliziak egin du operazioa, eta 42 gramo kokaina atzeman ditu, banatzeko prest zeuden dosi txikitan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona atxilotu dituzte Irunen, kokaina-trafikoa egotzita. Espainiako Poliziak egin du operazioa, eta 42 gramo kokaina atzeman ditu, dosi txikitan banatzeko prest. Horrez gain, 790 euro ere atzeman ditu, bi etxebizitzatan eta denda batean egindako miaketetan.

Gainera, droga pisatzeko eta manipulatzeko gailuak ere eraman dituzte, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakitera eman duenez.

Atxilotuek etxebizitzetako bat erabiltzen omen zuten droga banatzeko, baina hainbat dendatara ere bideratzen zituzten erosleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Drogak gaur Irun Gaurko azken ordukoa