Gizartea -

Indarkeria matxista

Eraso matxista bat salatu dute Altsasun

Mugimendu feministak elkarretaratzea egin du gertatutakoa gaitzesteko.

Herri nafarrean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EiTB
Herri nafarrean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EiTB
Herri nafarrean egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko mugimendu feministak salatu du "eraso matxista larria" gertatu zela larunbatean herrian.

Horregatik, elkarretaratzea egin du 20:00etan, Foru Plazan, erasoari "erantzun soziala emateko".

EiTBk jakin duenez, biktimak salaketa aurkeztu zuen Guardia Zibilean, eta berehala gizon bat atxilotu zuten, baina gaur aske utzi dute.

Altsasukoa ez da inauterietan jazotako lehen eraso sexista. Izan ere, azken egunetan antzekoak gertatu dira Tolosan, Gasteizen eta Lantzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Nafarroa gaur Eguneko albisteak