Gizartea -

Pintura gorria bota dute

Ezezagunek banketxe baten kristalak hautsi dituzte Gasteizen

Lauzpabost pertsonak Kutxabank bankuaren sukurtsal bati eraso egin diote Gamarrako atean. Pintura gorria bota dute, eta pintadak egin dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagunek Kutxabankeko sukurtsal bati eraso egin diote gaur Gasteizen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Banketxearen kristalak hautsi dituzte, eta pintura gorria bota dute.

Erasoa 01:10 aldera gertatu da Gamarrako atean dauden Kutxabankeko bulegoetan.

Lekuko batzuek zehaztu dutenez, lauzpabost pertsonak banketxearen kanpoko kristalak apurtu dituzte. Aldi berean, pintura gorria bota dute, eta bi pintada egin dituzte: 'Matxina' eta 'Matxinatu'.

Oraingoz ez dute inor atxilotu. Erasoan ez dute alboko ibilgailuetan eta eraikinetan kalterik egin, iturriek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa