Gizartea -

BILBO

Etxegabe bat atxilotu dute, beste hiruri mehatxu egitea egotzita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotutako gizonezkoak erretzeko mehatxua egin zien beste hiru etxegaberi.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko etxegabe bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, Bilbon, mehatxu delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotutako gizonezkoak erretzeko mehatxua egin zien beste hiru etxegaberi.

Urkixo zumarkaleko kutxazain automatiko batean izan omen zen erasoa. Hiru adingabe barruan zeudenean, gasolina pote batekin eta metxero batekin sartu omen zen ustezko erasotzailea, eta bertatik kanpora atera ezean, su emango ziela esan omen zien. Itxuraz, ustezko mehatxugileak bertan geratu nahi zuen lotan.

Horren aurrean, barruan zegoen etxegabeetako batek bultza egin omen zion ustezko erasotzaileari, eta lurrera bota omen zuen. Erorikoa dela eta, hanka bat hautsi zuen, eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten, anbulantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak