Gizartea -

Krimena Bilbon

Osatu dute Koldo Losadaren hilketako epaiketaren epaimahaia

Bost gizonek eta lau emakumek erabakiko dute aktorearen hiltzailea Jon Ezkurdia senarra ote den.

Gaur hasi da Koldo Losadaren senarraren aurkako epaiketa

1:45

Agentzak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost gizonek eta lau emakumek osatuko dute Koldo Losada aktoaren hilketari buruzko epaiketaren epaimahaia, eta horren hiltzailea Jon Ezkurdia senarra ote den zehaztu beharko dute.

Aldeak gaur goizean bildu dira Bizkaiko Lurralde Auzitegian, epaimahaiko kideak hautatzeko, eta bost ordu izan dira zeregin horretan.

Behin epaimahaia hautatuta, epaiketa bera datorren astelehenean abiatuko da, akusatuaren deklarazioarekin. Krimena izan zenetik Basauriko presondegian dago espetxeratuta, eta Fiskaltzak 20 urteko kartzela-zigorra eskatzen du bere aurka.

Epaiketak bederatzi saio izango ditu, otsailaren 24ra arte; hau da, otsailaren 15, 16, 17, 18, 19, 22, 23 eta 24an izango dira saioak. Hasiera batean, perituen frogak 19an eta 22an ikusiko dira, 23an txostenak eta 24an epaia emango da. Gainerako hiru egunak lekukoen testigantzak entzuteko erabiliko dira.

Koldo Losada aktore bizkaitarra, hainbat serie arrakastatsutan (besteak beste, Águila roja, Los Serrano, Amar en tiempos revueltos eta Cuéntame) bigarren mailako aktore gisa aritutakoa, hilik aurkitu zuten 2014ko azaroaren 20an, Bilboko Lersundi kaleko bere etxebizitzan. Egun horretan bertan atxilotu zuten bere senarra, aurreko gauen gauzatu zen krimenaren ustezkoa egilea izateagatik.

Aipatu etxebizitzan Losada (55 urte) bere senarrarekin batera (54 urte) bizi zen. Senarra Máximo Aguirre kalean zegoen La gallina ciega taberna ezaguneko nagusia zen.

Elkarren arteko lagun batzuek aurkitu zuten hilotza, buruan kolpe handi batekin, krimenaren ustezko egileak bere senarra hil zuela aitortu ondoren. Jon E.-k bere lagunei esan omen zien ere gaixotasun terminal bat zeukala, baina benetan ez zuen halakorik.

Egun horretan bertan, Ertzaintzako ikertzaileek etxebizitzatik gertu zegoen zakarrontzi batean bikotearena zen zakur txiki bat topatu zuten, jantzi batekin itota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Epaiketak bideoak Gizartea Albisteak