Gizartea -

LUR-JAUSIA

Furgoneta eta garabi kaltetuta, Lasarten izandako luizi baten ondorioz

Mendi-hegal batean izan da lur-jausia, eta barrenean zuen euste-hormak behera egin du, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera.  Inork ez du minik hartu.

Luizi batek hainbat ibilgailuri eragin dio Lasarte-Orian

0:52

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek eta garabi batek kalteak izan dituzte Lasarte-Orian, Rekalde poligonoan, 14:10 inguruan, izandako lur-jausiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Mendi-hegal batean izan da luizia, eta barrenean zuen euste-hormak behera egin du, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera.  Inork ez du minik hartu.

Ertzaintza eta suhiltzaileak joan dira bertara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Lasarte-Oria bideoak Gaurko azken ordukoa