Gizartea -

Vuelingen eskaera

Aenak uko egin dio Bilboko Aireportuko ordutegia zabaltzeari

Vueling konpainiak goizez ordubete eta gauez beste ordubete zabaltzea eskatu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aenak azkenean uko egin dio Bilboko Aireportuko (Loiu) ordutegia zabaltzeko aukerari, Vueling konpainiak eskatutakoa.

Vuelingek goizez ordubete eta gauez beste ordubete zabaltzeko eskaria egin zuen, baina, dagoen horretan geratuko da.

Aenak adierazi duenez, ezin izanda oraindik egokitu "aire-nabigazioko hornitzailearen zerbitzua", ordutegi operatiboa zabaltze aldera.

Aenak gaur bertan eman die bere erabakiaren berri bai Vuelingi, bai beste konpainiei, eta baita inguruko udalei ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Gizartea albisteak Ekonomia Albisteak