Gizartea -

Ez da inor zauritu

Lur-jausi batek zenbait ibilgailu harrapatu ditu Mendaron

Lur-jausia "handia" izan da, eta, horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

A-8an izandako lur-jausi batek hainbat auto harrapatu ditu

0:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lur-jausi batek zenbait ibilgailu harrapatu ditu AP-8 autobidean, Mendaro (Gipuzkoa) parean, baina ez da inor zauritu.

Istripua 21:20an gertatu da, Irunerako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lur-jausia "handia" izan da, eta, horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Luiziak gaur